viernes, 28 de octubre de 2011

HISTORIAN ZEHAR MUSIKAK IZAN DUEN ERAGINA

Antzin aroan, Grezian eta Erroman konkretuki musika oso garrantzitsua zen eta hezkuntza sisteman oso barneratura zegoen. Bertan konturatu ziren, musika ez zela bakarrik musikarientzako edo musika gustuko zutenentzako baizik eta ezagupen erritmiko eta melodikoak garatzeko. Hau da, bizitzan konpetentea izateko beharrezkoak diren ezagupenak lortzeko. 

   

Erdi Aroari dagokionez, musika berriak sortzen hasi ziren (profanoa), instrumentuak ez zeuden oso garatuta baina ahotsa erabiltzen zen.

Aro modernoan berriz, errenazimenduan konkretuki, hasi zen bizitza sozialean murgiltzen, hartzaileari begira konposatzen, instrumentuak erabiltzen, poesia eta liturgiatik banatzen…


Kontrarreforman ere, Luterori esker, musikari garrantzi handia ematen hasi zitzaion eta gazteen artean beharrezkoa bihurtu zen hezkuntza musikala.

Azkenik, gaur egun, teknologiari esker musika aldaketa asko jasaten ari da, oso komertziala da eta hainbat estilo musikal ematen dira.

Gaur egun oraindik, beharrezkoa da hezkuntza musikala, izan ere, onura suposatzen ditu. Hona hemen sortu dudan taula musikak dakarren onurekin lau kategoriatan banatuta:


Arrakasta sozietateanArrakasta eskolanArrakasta bizitzan
Integrazio hobeagoa lortzeko gai izango garaMusikak trebetasun kognitiboa eskaintzen duBizitzan oso garrantzitsua da kritikoak izatea eta hezkuntza musikalak hori eskaintzen du.
Musika lagunduko gaitu banakako ezaugarri eta trebetasunetanNota hobeagoak ateratzeko aukera izango dugu, batez ere matematikan, hizkuntzetan, zientzietan eta teknologian.Arazoei aurre egiten laguntzen du
Arriskuan dauden gazteak musikari esker lorpen handiak lortzeko gai izango diraHelburuak errazago lortzeko aukera daukagu hezkuntza musikalari eskerKontzienteagoak izateko balio du
Poztasuna ekartzen duAritmetikan ere emaitza hobeagoak lortzen dituzteKreatibitatea edo sormena bultzatzen du
Jendearekin hobeto komunikatzen laguntzen duGure buruaz harro sentitzeko eta esperientzia berriak bizitzeko balio du
Lasaitzen laguntzen gaitu
Bizitza politago ikusten irakasten digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario