viernes, 28 de octubre de 2011

NOR DA INTELIGENTEA?

Txikitatik pentsatu izan dut pertsona inteligentea zela, irakaslearen galderei erantzuten zekiena edota matematiketan abila zena. Gaur egun inteligentzia neurtzeko erabiltzen diren testak ez dira oso zabalak; adimen matematikoa, espaziala, memoria eta horrelakoak ebaluatzen dituzte.


Ideia hau oso barneratuta dago gaur egungo gizartean, hau da, pertsona inteligenteak 100 edo 100 baino koziente intelektual handiagoa dutenak dira. Baina argi izan behar dugu ez dagoela adimen bakarra (Howard Gardner-en adimen anikoitzen teoria) eta emaitza akademiko onak izatea ez dela oinarrizkoa.

Nire ustez egunerokotasunean sor daitezken gatazkak edo arazoak konpontzeko ez da nahikoa izango arlo batekin erlazionatutako materiak menperatzearekin, garrantzitsua izango da ere adimen musikala, interpertsonala, naturalista, espirituala … lantzea.

Bestalde goian aipatutako zenbait adimen ez ditugu nahiko baloratzen, horien artean, MUSIKA. Askotan musikako arloan ematen den irakaste prozesua gainetik ematen da (liburuarekin alderdi teorikoak landuz) eta ez diogu behar besteko garrantzia ematen. Ez da berdina izango ikasle batek 9 bat ateratzea matematiketan edo musikan.
Gaur egun zenbait irakaslea arlo artistikoetan lantzen diren gaitasunak jaiotzetikoak direla pentsatzen dute eta horrexegatik ikaste prozesua sobera dagoela.

ZERGATIK?? ZERGATIK GERTATZEN DA HAU MUSIKA ARLOAN?
Interesgarria izango litzateke guzti honi buruz hausnartzea, gure eskuetan egongo baitelako ikasleen etorkizuna eta gu izango garelako haien ezagutza iturrietako bat. Beraz nire ustez prozesu honetan ezinbesteko papera jokatzen du irakasleak eta honekin batera irakasleen prestaketa oso garrantzitsua izango da. Musikako irakasle ona, motibatuta dagoen irakaslea da, ikasleak musikaren munduan barneratzen saitazen dena. Era berean ikaskuntza prozesu osoa gertatzeko ikaslea ere motibatuta egon behar da, ikasteko prest, akatsak izateko prest eta akats horietatik ikasteko ere.

Lasterarteeee! Agur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario