domingo, 4 de diciembre de 2011

Nire esperientziatik abiatuz

Musikako klaseetan izandako esperientziak birgogoratu ondoren arlo artistiko honetan bizi izandako hainbat bizipen ekarri ditut gogora. Hasteko, gehienetan irakasleria ez dago behar bezala prestaturik eta ikastetxeetan ez daude behar diren material eta baliabideak. Arazo hauek bateraturik, gaur egunean musika moduan ezagutzen duguna defini daiteke.


Lehen hezkuntzan nengoela, musikako klaseetan liburuarekin egiten genuen lan; teoria lantzen genuen, irakasleak zioena azpimarratu, zenbait galdera erantzun eta gutxitan txirula jotzen genuen. Guretzako ez zen batere motibagarria, ez genuen ezer ulertzen eta gure betebehar bakarra azterketarako ikastea zen. Musikako klaseak denbora-pasa gisa ikusten genituen, ez ginen musika munduan barneratu, liburu sinple baten orrialdeetan geratu ginen. Horrexegatik benetan musika gustuko zuten ikasleek ikastetxe kanpora (kontserbatorioak adibidez) jo zuten.
Nire ustez musikako alderdi teorikoak modu praktiko batean landu daitezke: musika entzunez, dantzatuz, instrumentuak joz … Gainera joko desberdinak antola daitezke ikasleek musikako bizpahiru kontzeptu barneratzeko (melodia, erritmoa, pultsoa … ), joko sinpleak izan daitezke baina esanguratsuak.

Joko posible bat: ikasleek borobil batean jarriko dira musikarekin batera dantzan. Guztiak norabide beran dantzatuko dute, baina erritmoa aldatzean norabidea aldatu beharko dute. Joko hau oso baliagarria suerta daiteke ikasleek erritmo aldaketak antzemateko.
Prozesu honetan ezinbesteko papera jokatuko du irakasleak eta honekin batera irakasleen prestaketa oso garrantzitsua izango da. Musikako irakasle ona, motibatuta dagoen irakaslea da, ikasleak musikaren munduan barneratzen saiatzen dena. Era berean ikaskuntza  prozesu osoa gertatzeko ikaslea ere motibatuta egon behar da, ikasteko prest, akatsak izateko prest eta akats horietatik ikasteko ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario