Hurrengo jarduera hauen bidez Dazlcroze-ren metodoaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu, erritmoa, mugimendua eta dantza joku hezigarrien bidez.
Hemen daukazue metodo honen adibide bat:
DALCROZE METODOA:
Jarduera 1.
Ariketa honetan xilofonoa eta gorputza erabiliko dugu soinuen artean dagoen desberdintasuna lantzeko. Irakasleak 4 soinu desberdin joko ditu xilofonoarekin batzuk baxuak eta besteak altuak. Ikasleak soinu altuetan altxatu beharko dira.
Jarduera 2.
Irakasleak instrumentu ezberdinak banatuko ditu. Ondoren, berak danborra jotzen hasiko da, ikasleak begiak itxita klase osotik ibiltzen direlarik. Irakasleak danborra jotzea uztean, ikasle bakoitza (begiak itxita) norberaren instrumentua jo beharko du eta bere instrumentua duen beste ikaskidearekin batu. Horretarako, soinuaren bidez gidatu beharko dira.
Jarduera 3.
Irakasleak hurrengo informazioa emango die:
- Beltzaà guau
- 2 kortxeakà txio txio
- Beltza puntu kortxea à zaldiaren soinua
- Kortxea kortxearen isilunea kortxea kortxearen isiluneaà Boing.boing
Ikasleok borobil batean jarri beharko dira eta irakaslea danborra jotzen duen bitartean, ikasleak elementuak erlazionatu beharko dituzte. Adibidez, irakasleak danborrarekin, beltz bat jotzen bazuen guk guau esan behar genuen, bi beltzekin guau-guau …
Latzen dena:
- Asoziazioa
- Memoria
- Animalien izenak
- Musikaren irakurmena
- Erritmoa (Partitura erritmikoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario