Bertan musika gozatzeko, lantzeko eta musikarekin jolasteko hainbat jarduera aurkitu ditut.
http://www.aisia.net/
Guztien artean “Mari Txipi” dantza nahiko interesgarria iruditu zait.
MARI TXIPI
Adina: 4 urtetik aurrera
Pertsona kopurua: gutxienez 4 (gehiago bada hobe)
Materiala: ezer ez
Espazioa: edozein
Azalpena:
Jolaskide guztiak borobilean jartzen dira barrura begira. Pertsona bat erdian dantzatzen eta biribilketan hasiko da; besteak, txaloka egongo dira abestia abesten duten bitartean.
“Mari txipi dantzatzen” esaldia esaterakoan, erdikoa borobileko beste norbaiten aurrean jarriko da eta koreografia bat egiten hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatu beharko ditu.
“Baina dantzatu ondo” abesterakoan, erdiko solaskideak besotik helduko du eta biribil erdian dantzatzen hasiko dira abestia hasieratik errepikatuz.
Erdiko biak, “Mari txipi dantzatzen” zatira iristerakoan, beste bi lagunen aurrean jarriko dira, eta koreografia eginez, “Dantza txipi txipi, dantza txipi txo, dantza txipi txipi, baina dantzatu ondo” dantzatuko dute. Orain erdian bi bikote egongo dira, eta abestia hasieratik errepikatuko dute berriro.
Gauza bera errepikatuko da borobileko guztiak erdian dantzan hasi arte.
Gaitasunak: Jolas hau talde handi batekin jolasteko oso aproposa da.
· Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa
· Jarduera kognitiboa: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa (errepikapena)
· Trebetasun funtzionalak: lekualdatzea (ikerketa) eta adierazpen sormena.
· Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana.
Informazio soziokulturala: jolas hau nahiko berria da. Egun nahiko ezaguna da Euskal Herriko leku askotan. Jolasteko modua antzeko da toki guztietan, baina batzuetan hitzak ezberdinak dira.
Gainera esan behar dut musikako klase batean, nire taldeak dantza hau azaldu genuela eta guztion artean egiten saiatu ginela; oso ondo atera zen eta ikaskideei nahiko gustatu zitzaien.
Gainera esan behar dut musikako klase batean, nire taldeak dantza hau azaldu genuela eta guztion artean egiten saiatu ginela; oso ondo atera zen eta ikaskideei nahiko gustatu zitzaien.
No hay comentarios:
Publicar un comentario